AAVAT Trafiko-Istripuen Biktimekiko Laguntza Elkartea. Guztiok izan dezakegu trafiko istripu bat.Laguntza telefonoa 902 10 11 12
Nortzuk gara Gomedioak Laguntza esteka interesgarriak FAQS Kontaktatu


LEGE OHARRA. INFORMAZIO OROKORRA
Aavat.com (http://www.aavat.com) web orri edo atari bat duen Interneteko dominioa da. AAVAT Elkartea da bertako titularra, Iparaguirre kalea 26, 5- Ezkerra.

AAVAT Elkarteko( aurrerantzean Elkarteko) web orriak trafiko istripuen biktima, kaltetu eta senitarteko orori laguntza eta elkarlana eskaintzea du helburu nagusi. Web orri honekin Elkarteak zerbitzu erabilgarri bat eman nahi du, hortaz, ongietorriak dira .erabiltzaileen ekarpenak Bertara sartzeak ohar honetan jasotzen diren oharrak ohartzea dakar. Orri honetan eskainitako zerbitzu hauen erabilera kasu bakoitzean adierazitako baldintzek arautzen dute; horiek onartutzat emango dira zerbitzu horiek erabili hutsarekin.

ATARIAREN ERABILERA_ARAUAK
Ezarritako ondoko baldintzek www.aavat.com. web orriaren onartutako erabilera arautzen dute
1. Oriaren eraldaketak eta sarbidearen eten edo akatsak. Elkarteak beretzat gordetzen du edozein momentuan eta aurre-oharrik gabe web orrian jasotako informazio, konfigurazio, aurkezpen edota sarbide baldintzak aldatu eta eguneratzeko eskubidea.
Elkartea ez da komunikazioetan izan litezkeen akatsen arduraduna; ez ditu atari edota zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edota jarraikortasun akatsak bermatzen, eta hortaz, ezin izango du bermatu eten edota akatsik gertatzea web orrira zein edukietara sartzerakoan. Beti ere, hori ezinezkoa edo zaila bihurtzen duten arrazoirik tarteko ez bada, eta akats, deskonexio zein edukien eguneratze ezari dagozkionen berri izan bezain laster, Elkarteak akatsak zuzendu, komunikazioa konpondu eta edukiak eguneratzeko lanak hasiko ditu.

2. Jabetza intelektuala. Kontrakorik zehaztu ezean, web orriaren edukia, irudiak,testuak zein datuak Elkartearen jabetza dira. Era berean, Elkartearenak dira bere hizki-kode, diseinu eta nabigazio-egitura ere. Haien ustiaketa ororen gaineko jarduera esklusiboa Elkarteari dagokio, eta bereziki, erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketa eskubideak. Jabetza intelektualaren legediak babesten du material guzti hau eta haren erabilera oker batek zigorra ekar lezake, baita kartzela ere. Orriaren eduki edo edozein software-ren kontsultak zein deskargak, ez du inolaz ere haien gaineko jabetza eskubide intelektual edota industrialaren lagapenik adieraziko. Web orriaren bistaratzea, inprimaketa eta bertako edukiaren deskarga baimenduko da soilik ondoko baldintzak betetzen badira:

- Web orriko helburuekiko bateragarria bada.
- Ez dadila burutu helburu komertzialekin edota bere banaketa, komunikazio publiko zein eraldaketa xedea duten ekintzekin.
- Web orriko edukirik ez aldaraztea.
- Web-ean eskuragarri leudekeen grafiko, ikono edo irudirik ez erabiltzea, kopiatzea edota alboan dituen testu zein irudiengandik bereizita banatzea.
- Jatorria aipatzea.

Orrialde hauetan jasotako informazio oro - iruzkinak, iradokizunak edota ideiak - doako lagapen gisa hartuko da. Ez iezaguzu helarazi modu honetan jorratu ezin litekeen informaziorik.

3. Segurtasuna. Internetek ekarri dituen erronka berriei aurre egiteak eragiten dituen arriskuak murriztearren, Elkarteak segurtasun-neurri zorrotzak ezarri ditu.
Dena den, Elkarteak ezin du bermatu bere segurtasun sistemen urrakortasun eza ,eta beraz, ez du bere gain hartzen birusek edo bestelako aldaera informatikoek ondokoetan eragin ditzaketen orotariko kalteak: informatika sistema ( softwarea eta hardwarea), dokumentu elektronikoak eta erabiltzailearen zin hirugarren baten fitxategiak,, baita hirugarrenek atari honen bitartez eskainitako zerbitzuak ere. Erabiltzaileak jakinaren gainean daude, datu-transmisio eta posta elektronikoaren sistema elektronikoa erabiltzeak ez duela berme osorik eskaintzen.
Komunikazioak jaso ez, atzerapenarekin jaso edota norbaitek tartean hura beretzat hartzeak dakartzan erantzukizunik ezingo diote elkarri leporatu erabiltzaileak eta Elkarteak.

4. Edukiak eta atxikitako orriak. Web honetan jasotako informazioak izaera informatibo hutsa du; ez du inolaz ere aholkularitza juridikoa adierazten. Elkartearen politika, edukiak uneoro eguneratuta egotea da, baina gerta liteke horrela ez izatea. Orri honetan agertzen diren link edo esteken funtzio bakarra zera da: gai jakin bati buruz interneten aurki daitezkeen beste informazio-iturrien berri ematea erabiltzaileari, non orri honetan eskainitakoa zabaldu edo osatu lezakeen. Elkarteak ez du bere gain hartuko esteka horien bitartez lortutako emaitzaren gaineko inolako erantzukizunik.
Edonola ere, Elkarteak ez du bere web orriari atxikita dauden edukietatik eratorritako erantzukizunik bere gain hartzen ezta birusek edo bestelako aldaera informatikoek informatika sisteman ( hardwarea eta softwarea),edota erabiltzailearen dokumentu zein fitxategietan erabiltzaileei eragin diezaieketen orotariko kalterik ere:
Estekak ondokoa gerta ez dadin sarri ikuskatzen badira ere, zeinahi erabiltzaile edo hirugarren batek atxikitako orrietan eskaintzen diren zerbitzuen edukia legez kanpokoa dela, Konstituzioaren oinarri zein balioak urratzen dituela edota bere zein hirugarren baten ondasun edo eskubideak kaltetzen dituela uste badu, arren lehen bait lehen AAVAT Vizcaya Elkarteari zuzeneani edo info@aavat.com-en jakinarazi diezaiola eskatzen diogu: Bereziki estekak ondokoa adierazten baldin badute:

- Espainiar Zigor Kodeak delitu jotzen dituen jarduera zein edukiak izan daitezkeenak.
- Jabetza intelektual edota industrialaren eskubidea urratzen duten jarduera edo edukiak izan daitezkeenak.
- Orden publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa zein defentsa nazionala arriskuan jar lezaketen jarduera edo edukiak baldin badira.
- Osasun publikoa, pertsonaren duintasuna, diskriminazio ezaren printzipioa, osasuna, haurtzaroa edo Konstituzioaren beste edozein balore arriskuan jartzen duten jarduera edo edukiak.

5. Datu pertsonalen babesa: Web orri honekiko lotura duten datu pertsonalek datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen legediak ezartzen duena betetzen dute.
Web honen bitartez jasotako datu pertsonalak datu pertsonalen babeserako indarrean dagoen legediak ezartzen duena beteaz jorratuko ditu Elkarteak Bada:

- fitxategietan txertatzea borondatezkoa da erabat eta modu egokian jakinaraziko da;
- datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategiak dagozkien Datu Babeserako Agentzietan izena emanda daude eta legeak ezartzen dituen segurtasun neurriek babestuta;
- jasotzeko orduan jarritako helburuarekin soilik erabili ahal izango dira datuak;
- sortutako fitxategia osatzen duen kide orok gauzatu ahal izango ditu sarbide, zuzenketa, baliogabetze, eta oposizio eskubideak, indarrean dagoen datu babeserako legeari jarraiki.

Kontrakoa adierazi ezean, tratamenduaren arduraduna AAVAT Elkartea izango da eta erabiltzaileak ondokoetara jo beharko dute sarbide, zuzenketa, baliogabetze, eta oposizio eskubideak, gauzatzeko: Iparaguirre kalea 26 zkia. 5-Ezkerra, 48011 Bilbao (Bizkaia) edota info@aavat.com.posta elektronikoaren bitartez.

6. www.aavat.com web orriarekiko hirugarren pertsonen atxikipena: web orriarekiko hirugarren pertsonen atxikipena soilik orrialde nagusira bideratuta gauzatu ahal izango da, eta erabat debekatuta geratuko da hortaz, baimenik gabeko hirugarren pertsonek web orriko edukietatik edozein etekin ateratzea.

7.Erantzukizunak: Elkartea ez ohar hau irakurri ez edota bertan ageri diren betebeharrak ez betetzeagatik zuzenean zein zeharka eratorritako kalteen erantzulea izango. Era berean, baldintza hauek jasotakoari jarraiki, Elkarteak ez du bere gain hartuko web orriaren zein edukien transmisio, hedapen, bilketa, eskuragarritasun, jasotze edota sarbidea gauzatzerakoan gerta litezkeen arazoen gaineko erantzukizunik.
Elkartea, beraz, ez da atariaren, bertako edukien edota zerbitzuen erabilera desegokiaren erantzule izango eta - nahita ere- ezin izango du bere edukien ziurtasuna bermatu-. Era berean ezin izango du bermatu iragarritako zeinahi ondasun, produktu edota zerbitzuren publizitate-edukien ziurtasuna. Erabiltzailea bere balizko jarrera zabarrak atari honi sor diezaizkiokeen kalteen erantzule izango da.

8. Jurisdikzio-forua. Ekarteak eta erabiltzaileak, beste edozein foruri uko eginez, web orrira sartu edota hura erabili izanagatik sor litezkeen balizko gatazkak Bilboko Auzitegi eta Epaitegien (Bizkaia) foruaren arabera ebazteko konpromisoa hartzen dute.

 
C/ Iparaguirre, nº 26 - 5º Izda. (48011 BILBAO)  Tlfnoa: 94 424 34 62  Posta elektronikoa: info@aavat.es           Lege Oharra