AAVAT Trafiko-Istripuen Biktimekiko Laguntza Elkartea. Guztiok izan dezakegu trafiko istripu bat.Laguntza telefonoa 902 10 11 12
Nortzuk gara Gomendioak Laguntza esteka interesgarriak FAQS Kontaktatu
 
Nola lagun zaitzakegu?  Guztiok izan dezakegu trafiko-istripu bat
 
AAVAT-ek bere helburuen artean ditu laguntza, trafiko-istripuen biktima,kaltetu eta haien senitarteko guztiekiko laguntza eta elkarlana.

AAVATek iritzi publikoa eta erakundeak ere kontzientziatu nahi ditu okerreko jarduera eta errepide-delinkuentziaren aurka.

AAVATek inork saihestu ezin duen guztion erantzukizuna jotzen du errepide segurtasuna; jarrera aktiboa hartu beharra dago horren aurrean, zenbakien hoztasunak etsi gabe.

AAVATek errepide segurtasuna gure politiko eta ordezkarien lehentasunen artean egotea aldarrikatzen du. Gure jarduera ondoko alorretan oinarritzen:
  • Kontzientziazioa: Errepide-jarduera egokien kultura sustatu eta zabaltzen du guztion segurtasunerako, eta gizartea zein iritzi publikoa sentsibilizatzearren,
  • Laguntza medikoa eta psikologikoa: Profesionalen laguntza espezializatua eskaintzen die kaltetutakoei psikologia eta gizarte alorretan.
  • Profesionalizazioa: Trafiko-istripuek eragindako biktima eta kaltetutakoei zerbitzua ematen dieten profesional onenak hautatzen ditu, haien ezaugarri eta beharretara egokituz.
  • Lege arloko informazioa: Trafiko-istripuek kaltetutako pertsonen interesen inguruan aholkularitza eskaintzen dugu, bai epaibideetan eta baita istriputik eratorritako administrazio prozedura ororen aurrean ere.
En AAVATen gure kolaboratzaile guztien berretsitako eskarmentua dugu.

Gure konpromisoak ondokoak dira:
  • Biktima eta senitartekoen asebetetasuna lortzea da gure lehentasuna.
  • Biktimak erabakitzen du uneoro.
  • Gure kolaboratzaileen ziurtatutako profesionaltasuna.
[ informazio gehiagorako / HARREMANETAN JARRI ]
 
C/ Iparaguirre, nº 26 - 5º Izda. (48011 BILBAO)  Tlfnoa: 94 424 34 62  osta elektronikoa: info@aavat.es            Lege Oharra