AAVAT Trafiko-Istripuen Biktimekiko Laguntza Elkartea. Guztiok izan dezakegu trafiko istripu bat.Laguntza telefonoa 902 10 11 12
Nortzuk gara Gomendioak Laguntza esteka interesgarriak FAQS Kontaktatu
 
Ba al dakizu nola jokatu behar duzun?
   
Nola jokatu behar dut trafiko istripu bat izaten badut?

  • Gogoan hartu istripu-lekuko ahalik eta xehetasun gehien.
  • Atera iezaiezu argazkia ahalik eta xehetasun gehienei.
  • Istripuaren balizko lekukoak zeintzuk izan daitezkeen kontutan hartu, haiekin harremanetan jarri eta telefono zenbakiak eskatu.
  • Dei ezazu poliziara agenteak istripu-lekura joan, han gertatu den guztia idatzi eta lekukoak identifikatu ditzaten.
  • Istripuan zerikusia izan duten beste pertsonak kontutan hartu eta eska itzazu haien telefono zenbakiak.
  • Eska ezazu mediku batek zu ikustea eta tratamendua jar diezazula zure udalerriko edozein erietxeetan. Halaber, eska ezazu istripuak eragindako ondorioen jarraipena egin diezazutela.
  • Garrantzitsua: minak luzaroan - edota bizitza osoan- iraun lezakeen traumaren bat estali lezake; hortaz, ziurtatu ezazu medikuak azterketa sakona egiten dizula, istripuak eragindako ondorioak erabat sendatu direla nabaritu arte.
  • Gorde itzazu istriputik eratorritako agiri eta gastu guztiak..
  • Esan ezazu egia, ez itzazu sekula zure lesioak edota istripuaren neurria neurriz kanpo puztu.
Zer esan nahi du nire Polizaren Defentsa Juridikoa-k?

Defentsa Juridikoak kalte ordainaren erreklamazioa kudeatu dezan zeure kabuz profesionalen zerbitzu independentea kontratatu ahal izatea estaltzen du. Erreklamazio horren faktura eta gastuak zure Aseguru-etxera bidali ahal izango dituzu zure Polizak ezartzen duen mugaraino ordain ditzan.

Zein da AAVATen ekarpena?

Adierazitakoaz gain, zu entzuten zaituen irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta trafiko-istripuen biktimak laguntzea du helburu, ezbeharren ondorioz sortutako arazoei konponbide globala eman diezaieten ; haiek lagunduz eta trafiko istripuaren erantzuleen zein dagozkion erakundeen aurrean erreklamatzeari buruzko informazioa eskainiz. Dagokizkizun eskubide guztiak, eta zure kasura hobekien egokitzen zaizkien profesionalez baliatu zaitezen, adiskidetasunez zein epaibideen bitartez lege-asebetetasuna lortuaz.

Zer da Acuaplaning-a?

Abiadura jakin batean doan ibilgailu batek urez estalitako errepide-tartea zeharkatzen duenean gertatzen da Acuaplaning fenomenoa; putzu bat edota gaizki drainatutako ur pilaketa izan litezke gidariak ibilgailuaren gaineko kontrola galtzea eragiten dutenak.

Hiru faktorek areagotzen dute errepidean pilatutako ur kopuruaren araberakoa den fenomeno hau gertatzeko arriskua: autoaren gurpil-azalak higatuta edota egoera txarrean egotea, presio baxua izatea eta errepide zein ibilgailuaren egoerarekiko gehiegizkoa den abiaduran joatea.

Errepidea ur geruza fin batek estaltzen duenean, autoaren ibilbideak ez du aldaketarik jasaten gurpil-azalen marrazkiari esker: ura alboetaruntz kanporatzen du horrek eta hortaz, gurpilek ez dute galtzadarekiko ukipena galtzen.

Ur geruza lodi samarra baldin bada, tarte horretan abiadura jakin batean doan autoaren gurpil-azalak bertan hondoratuko dira eta galtzadaren gaineko ukipenari eutsiko diote, ura gurpil azalekiko frenatze-elementua den arren. Ibilgailuak egonkortasun apur bat galduko du, baina gidariak kontrolpean eduki ahal izango du.

Abiadura jakin batean doan autoak fina dirudien ur geruza lodia zeharkatzen duenean sortzen da arriskua; gurpil-azalek ezin dute nahikoa ur kanporatu eta gurpilek itsaspena galtzen dute, galtzadarekiko ukipena galtzen da eta ibilgailuak irrist egiten du. Hori gertatzen denean gidaria ez da ibilgailuaren direkzioa kontrolpean eusteko gai izaten eta istripua gertatu ohi da.

Hala eta guztiz ere irristada gertatuko balitz, ez da batere gomendagarria balazta zapaltzea. Lasai egotea eta bolantea eusteaz gain beste ezer ez egitea da garrantzitsuena. Amaigabeak diruditen segundo horietan baliteke autoa ordurarteko ibilbidetik desbideratzea ibilgailua bera mugitu delako edota bihurgune baten erdian gaudelako. Egoera horretan, berriro diogu: etzazu balazta zapaldu eta saia zaitez direkzioa pixkanaka biratzen gurpilak prest egon daitezen acuaplaning-a desagertzen denerako.

¿Zer da Zerbikalgia?

Zerbikalgiak "bizkar-hezurreko tarte zerbikalean mina izatea" adierazten du , eta beraz, ez da diagnostiko edo patologia jakin baten izena, baizik eta lepoko mina izendatzeko erabiltzen den izen deskribatzailea da. Helduen %10 inguruk bere bizitzan zehar gutxienez behin zerbikalgia pairatzen du, zeinak lepoaren atzealde edota alboetan min eman ohi duen.

Lepoko mina ( zerbikalgia) antzeko sintomak dituzten lesio desberdinek eragin lezaketela eta, beharrezkoa da paziente bakoitzari zerk sortzen dion identifikatzea; hartara, sintomak ezezik, arazoaren jatorrirako egokia izango den tratamendu bat ere ezarri ahal izango da, lesioak okerrera egin eta kronikoa bihurtzea ekidinez.

  • Zerbikalgia eta trafiko-istripuak: Egunero - eta batez ere hirietan - gertatzen diren istripuetatik asko, atzeko talkak izan ohi dira; aurreko ibilgailua stop, utzi pasatzen edota semaforo ikur baten aurrean geldi egonik, atzetik datorren autoak ez du behar bezain azkar frenatzen eta atzetik jotzen du geldirik dagoen aurreko ibilgailua.
AAVATek mota honetako lesioetan espezializatutako medikuekin elkarlana egiten du; mota honetako lesioa eragin dizun trafiko istripua izan baduzu, zure erreklamazioetan lagun zaitzakegu.

Aurrez-aurreko talka    Ohikoak da lepoan min hartzea


[ informazio gehiagorako / HARREMANETAN JARRI ]
 
C/ Iparaguirre, nº 26 - 5º Izda. (48011 BILBAO)  Tlfnoa: 94 424 34 62  Posta elektronikoa: info@aavat.es           Lege Oharra