AAVAT Trafiko-Istripuen Biktimekiko Laguntza Elkartea. Guztiok izan dezakegu trafiko istripu bat.Laguntza telefonoa 902 10 11 12
Nortzuk gara Gomendioak Laguntza esteka interesgarriak FAQS Kontaktatu

Bidaiatu aurretik eta bidaian zehar jarraitu beharreko gomendioak
 

Ikustatu zure ibilgailua
 
  BIDAIA ABIATU AURRETIK    |  BIDAIAN ZEHAR  |    ISTRIPUA IZANEZ GERO  

Bidaia abiatu aurretik oinarrizko ikuskapen batzuk egitea beharrezkoa da. Zuk zeuk egin ditzakezu edota zure mekanikariari esan egiteko. Ondokoak dira:

Ezer baino lehen gurpil-azalen egoera zein den frogatu behar dugu. Bai airearen presioa eta baita marrazkiaren higadura ere. Era berean, olio, balazta-likido, eta hozgarriaren maila ere begiratu behar dugu, baita bateriaren karga zenbatean dagoen ere. Gomendagarria da ibilgailuaren argi guztiak begiratzea; aurreko argiak, atzekoak, keinukariak, matrikula-argia eta klaxona.

Zure autoa berri samarra bada, baliteke tresna-taulan aurrez aipatutako elementuen balizko arazoak irudikatzeko adierazleak edukitzea.

Era berean, matxura izanez gero gure ibilgailua hornitu behar duten derrigorrezko elementuak ere aztertu behar ditugu: jaka islatzailea, larrialdi-seinaleztatzerako triangelu parea, katu hidraulikoa, lanabesak, ordezko argi eta fusible multzoa.

Beharrezko agiri guztiak badaramatzagula ere begiratu behar dugu; bai pertsonalak eta baita autoari dagozkionek ere, hala nola: asegurua, zirkulazio-baimena, IAT agiria, etab.

Komeni da ibilbidea aurrez aztertu eta antolatzea errepide-mapa edota bidai-gida baten laguntzaz; hartara, aukeratutako ibilbidea eta bide alternatiboak barneratuko ditugu eta bazkaltzeko, erregaia botatzeko edota gaua pasatzeko lekuak ere aurrez aztertu ditzakegu, okerrak eta beharrekoak ez diren geldialdiak ekiditearren.

Bidaia abiatu aurretik komenigarria da ibilbidean zehar izango dugun eguraldia aurrez ezagutzea, balizko meteorologia arazoak ekiditearren. Horretarako, kontsulta ezazu eguraldia hemen.

Bestalde, garrantzitsua da ondoko xehetasunak kontutan hartu era gurekin eramatea ere: ordezko giltza-multzoa, ikusteko betaurrekoak -behar izan ezkero- eguzkitako betaurrekoak eguzkiak itsutu ez gaitzan eta larrialdi telefono bat.

Kontutan hartu behar da bidai kopurua zenbat eta murritzagoa izan, gero eta erosotasun maila handiagoa lortuko dela guztiontzat.

[ informazio gehiagorako / HARREMANETAN JARRI ]
 
C/ Iparaguirre, nº 26 - 5º Izda. (48011 BILBAO)  Tlfnoa: 94 424 34 62  Posta elektronikoa: info@aavat.es           Lege oharra