AAVAT Trafiko-Istripuen Biktimekiko Laguntza Elkartea. Guztiok izan dezakegu trafiko istripu bat.Laguntza telefonoa 902 10 11 12
Nortzuk gara Gomendioak Laguntza esteka interesgarriak FAQS Kontaktatu

Bidaiatu aurretik eta bidaian zehar jarraitu beharreko gomendioak
 

Ikustatu zure ibilgailua
 
  BIDAIA ABIATU AURRETIK    |  BIDAIAN ZEHAR  |    ISTRIPUA IZANEZ GERO   

Egun eguzkitsuetan eguerdiko orduetan ateratzea saihestu behar dugu, beroa kaltegarria izan daitekeelako ibilbide luze batean. Bestalde, eremu hotzagoetan eguzkiak izotz geruzak agertzea ekidin dezake eta hortaz, leku horietan hobe da ibilbidea juxtu kontrako ordutegian egitea, eguzkia maila altuenean dagoenean, alegia.

Komeni da gidatzen ematen ditugun bi orduko, hamar minutuz atseden hartzea. Zangoak luzatzeko eta uneoro postura berean egoteak eragiten digun nekea uxatzeko. Txandaka ere gidatu liteke ibilgailua.

Bidaian zehar erne eduki behar dituzu zentzumen guztiak, egiten ari zaren horretan uneoro arreta jarrita. Hori dela eta, otordu oparoak saihestu behar dira, logurarik ez areagotzearren. Hori horrela delarik ere, komeni da otordu bakoitzaren ostean tarte batez atseden hartzea, baita lo egitea ere, beharrezkoa balitz.Geure burua freskatzea ere aholkatzen da.

Komenigarria da, era berean, erlaxatuta gidatzea; hortaz, arriskutsua izan liteke eztabaida sutsu zein emozio-inpaktu gogor baten ostean gidatzea, edota estres egoerapean egitea.

Kontu handia izan behar dugu arreta-galtzeekin, horiek baitira istripuetan arrisku-eragile nagusienetakoak; tarte jakin bat gidatzen eman ostean edozerk desbideratu lezake gure arreta. Kasu honetan, tabakoa arreta-galtzeen multzoan sartzen da; bere keak, gainera arazoak eragiten dizkie gidariari zein gainontzeko bidaiariei, kristalak lausotzen ditu eta eserlekuak errautsaz zikintzen ditu. Guzti hau kontutan hartuta, egokiena ez erretzea da, edota erretzeko geldialdia egin, eta bide batez, atseden hartzea.

Zaindu beharreko bestea, gure gidaldiarengan eragina izan lezaketen botikak ez hartzea litzake.

Bidai luze edota bihurgune asko dituztenetan ohikoa da zorabio sintomak agertzea. Gainera, auto barruan haurrak badoaz, are eta arruntagoa da hori. Egoera hau ekiditearren, zorabioaren aurkako botika zehatzak har ditzakegu ibilgailura igo aurretik.

Estutu ezazu beti segurtasun-uhala eta haurrak eraman itzazu homologatutako haur-eserleku batean modu egokian lotuta. Errespeta itzazu errepide-seinaleak, baimendutako gehienezko abiadura eta gorde ezazu beti ibilgailuen arteko segurtasun tartea.

Bidai luzeetan ohikoa da aurreko kristaleko argiak intsektuz betetzea. Hori gertatzen denean, komeni da horiek garbitzeko autoa geratzea, hori egin ezean gure ikuspegia murriztu dezaketelako.

Eta, azkenik, pazientziarekin jokatu behar dugu auto-ilara batean egotea egokitzen bazaigu.

[ informazio gehiagorako / HARREMANETAN JARRI ]
 
C/ Iparaguirre, nº 26 - 5º Izda. (48011 BILBAO)  Tlfnoa: 94 424 34 62  Posta elektronikoa: info@aavat.es           Lege Oharra