AAVAT Trafiko-Istripuen Biktimekiko Laguntza Elkartea. Guztiok izan dezakegu trafiko istripu bat.Laguntza telefonoa 902 10 11 12
Nortzuk gara Gomendioak Laguntza esteka interesgarriak FAQS Kontaktatu

Bidaiatu aurretik eta bidaian zehar jarraitu beharreko gomendioak
 

Istripua gertatu ezkero, ez urduritu beharrexkoa balitz deitu larrialdi zerbitzuei
 
  BIDAIA ABIATU AURRETIK    |  BIDAIAN ZEHAR  |    ISTRIPUA IZANEZ GERO   

Matxurek eta errepide-istripuek arrisku handiko egoerak sortzen dituzte. Horregatik, kalte handiagoak saiheste aldera, erabakiorra da laguntza eskaintzea. Baina horretarako, hainbat gomendio jarraitu beharko ditugu:

Geure burua talka batean nahastuta ikusten badugu, garrantzitsua da bertan zerikusia duten auto guztien matrikulak nonbait idaztea, eta kamera bat eskura izanez gero, ez legoke soberan ibilgailuen egoera eta posizioaren zein eragindako kalteen argazkiak ateratzea.

Errepidean botata geratzen garenean jarraitu beharreko oinarrizko lau arauak honokoak dira:
  • Ibilgailua bidetik kanpora kokatzea.
  • Kontaktu-giltza deskonektatzea.
  • Larrialdi-argiak piztea.
  • Matxura seinaleztatzeko bi traingeluak jartzea.
Trafiko-istripu baten lekuko baldin bagara, autoa geratu eta laguntza eskaini behar dugu; geure buruaz ziur eta azkar, baina gure onetik atera gabe, bestela, bigarren istripu bat eragin bait genezake.

Zauritutakoak baleude, ez ditugu gure autoan eraman behar eta, derrigorrezkoa izan ezean, hobe da dauden lekutik ez mugitzea.

Ez eman janari, edari edota botikarik zauritutakoei.

Zauritutakoak ez baluke arnasik hartuko, arnasketa artifiziala egin diezaiokegu eta pultsua ere galduta balu, bihotz-biriketako bizkortze masajea egin diezaiokegu.

[ informazio gehiagorako / HARREMANETAN JARRI ]
 
C/ Iparaguirre, nº 26 - 5º Izda. (48011 BILBAO)  Tlfnoa: 94 424 34 62  Posta elektronikoa: info@aavat.es           Lege Oharra